21-30 irabazi dute Arbek eta Lopezek Uni frontoian

Goikoetxearen eta Espillaren aurretik joan ziren hasieratik urdinak, eta azkenean be, irabaztea lortu zuten. Zesta-puntak hitzordu garrantzitsua zeukan atzokoan Markina-Xemeinen. Lopezek eta Goikoetxeak, munduko puntista onenek jokatu zuten Uni frontoian, bertoko bigaz bikoteak osatuta: Jokin Arbe eta Felix Espilla. Osagai tentagarri asko zeuzkan partiduak: Munduko puntista onenak, herriko jokalariak eta Karmen Eguna. Eta erantzuna horrelakoa izan zen: Uni frontoia ia beteta. 700 lagun inguru batu ziren frontoian. 3-3, berdinduta hasi zen partidua. Jarraian, urdinek bost tanto segidan egin zituzten, eta 3-8 jarri ziren aurretik Arbe eta Lopez. Markagailuan 4-10, 5-11, 8-15, 10-16. Apurka-apurka gorriak be tantoak eginez, baina urdinengana ezin helduta. 10-17, tanto ikusgarria egin zuen Lopezek. 12-19, 16-22, 18-23, 21-27. Giroa bero-bero Uni frontoian, zaleak herriko jokalariak animatuz. Eta azkenean, hiru tanto jarraian eginda, urdinak txapeldun, 21 eta 30. Txalo hotsa Uni frontoian. Zaleak, jokalariak eta antolatzaileak pozik eta esker oneko. zestapunta2     zestapunta