Gazte akuatloia eta triatloi herrikoia antolatu ditu Koaxi taldeak zapaturako Ondarroan

Akuatloia Arrigorri hondartzan egingo da, 11:00etan. Aurrebenjaminek, benjaminek, alebinek eta txikiek parte har dezakete. 10:30etik 11:00etara emon behar da izena hondartzan bertan.
akuatloia

Iazko gazte akuatloia

  Arratsaldean jokatuko da triatloi herrikoi, “Ondarroako triatloia antolatzen laguntzen duten bolondresen omenez”. 17:ooetan hasiko da proba, Itsasaurre plazan. Parte hartzeko bertan emon behar da izena, 16:00etan.