Udalekuetako ikasleek Ondarroa girotu zuten atzo

Zubi Zahar ikastolan daude eta atzo herri osoan dantzan ibili ziren. Herritarrek, beraz, doako ikuskizuna eduki zuten. Herriko hainbat puntutan egin zuten dantza. Dena dela, herritarren esanetan, Plaiko Zubian egindako dantza “oso ikusgarria izan zen”. Alde Zaharrean be giroa jarri zuten. 100_0825 Taldea bigarren hamabostaldian dago eta herriko kale eta bazterrak hartzen dituzte ikastolatik ateratzen diren bakoitzean.