


http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=8T8at_sq6_E Lekitto Musika Bandak Dantza Band ikuskizuna eskainiko du bihar, 23:00etan, Independentzia plazan. Ikuskizunak musika, dantza eta letrak uztartuko ditu. Beste urte batez, Lekitto Musika Bandak bestelako ikuskizuna eskainiko du. Dantza band izenburupean, Lekitto Musika Bandako musikariak dantzariekin bat egingo dute. Urtzi Iriondok zuzenduta, musikak, dantzak eta letrak ipuin bat kontatzeko bat egingo dute. «Dantzari batek bizitzan daukan garapena erakusten du ipuinak».



