Orain dela hile batzuk
Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiko berdegunea harriratzeko asmoa zeukala iragarri zuen. Beharrezkoak izan diren ikerketa teknikoak egin ondoren, auzolanaren bitartez bultzatu nahi du berdegunea herriratzeko proiektua.
Udalak adierazi du jende talde bat bildu nahi duela, horrela, ahal den neurrian, Abaroa Jauregira hurreratu eta laguntza eskaintzeko. Auzolana
lorezaintzan eta margoketan oinarrituko da. Astean bi bider jarri dute alkartzeko eguna:
martitzenetan eta eguenetan, 17:00etatik aurrera.
Izena emoteko Kultur Etxera jo behar da, arratsaldetan.
Udalak adierazi duenez, auzolaneko beharrak behar moduan jarraitzen badute, urrirako parkea prest egongo da eta herriari zabalduko zaio.