11:00etan hasiko da
Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldeak antolatzen duen lasterketa.
Bost mailatan jokatuko dute: hasiberriak, lehenengo urteko alebinak, bigarren urteko alebinak, lehenengo urteko txikiak eta bigarren urteko txikiak. Denak, Bizkaiko eskolarteko txirrindularitzan ibiltzen diren umeak izango dira.
Aurten,
180 txirrindulari inguruk parte hartuko duela aurrikusten dute antolatzaileek. “Azken urteetan asko egin du gora”, adierazi dute. Neskek eta mutilek alkarregaz egingo dute lasterketa, eta parte hartzaile danek sari bera lortuko dute. “Hemen ez dago irabazlerik, parte hartzea da garrantzitsua”, gaineratu dute antolatzaileek.
Badira urte batzuk lasterketa hori
Kareaga industrialdean egiten dela. Lehen herri barruan egiten zen, baina trafiko arazorik ez egoteko industrialdean egite aerabaki zen.