Duela hiruhilabete
Lea-Artibai eskualdeko hainbat emakume talde eta banako elkartu ziren,
ginekologia zerbitzuan eman beharreko murrizketak kezkatuta. Ordura arte
ginekologia zerbitzua eskualdeko hiru herritan eskaintzen zen: Lekeition eta Ondarroan asten bitan eta Markina-Xemeinen astean behin.
Zerbitzua murrizten hasi zirela konturatuta, eskualdeko emakumeek mobilizatzeko deia egin zuten. “Zornotzan amatasun baja bat egon zela argudiatuta zerbitzua erdira murriztu zuten”, esan dute emakume taldeek.

Ginekologia zerbitzua bere horretan mantentzeko emakume taldeek egindako agerraldia.
Horren aurrean
sinadura bilketa bat jarri zuten martxan, herriz herri. Horrela ba, ondoko herrietan egin ziren sinadura bilketak: Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Berriatua, Aulesti, Lekeitio, Ondarroa, Etxebarri eta Markina-Xemein. Eta guztira
2.667 siinadura bildu dituzte.
“Herritarron lana eta presioari esker ginekologia zerbitzua bere horretara bueltatzea lortu da, momentuz. Hau da, zerbitzua lehen zegoen bezala geratzea. Honek erakusten digu emakumeon eskubideen murrizketen aurrean erantzutean duen garrantzia”, gaineratu dute.