Lekitto Musika Bandak ikuskizun «berritzailea» eskainiko du bihar, plazan
http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=8T8at_sq6_E
Lekitto Musika Bandak Dantza Band ikuskizuna eskainiko du bihar, 23:00etan, Independentzia plazan. Ikuskizunak musika, dantza eta letrak uztartuko ditu. Beste urte batez, Lekitto Musika Bandak bestelako ikuskizuna eskainiko du. Dantza band izenburupean, Lekitto Musika Bandako musikariak dantzariekin bat egingo dute. Urtzi Iriondok zuzenduta, musikak, dantzak eta letrak ipuin bat kontatzeko bat egingo dute. «Dantzari batek bizitzan daukan garapena erakusten du ipuinak».
Lekitto Musika Bandak Dantza Band ikuskizuna eskainiko du bihar, 23:00etan, Independentzia plazan. Ikuskizunak musika, dantza eta letrak uztartuko ditu.
Beste urte batez, Lekitto Musika Bandak bestelako ikuskizuna eskainiko du. Dantza band izenburupean, Lekitto Musika Bandako musikariak dantzariekin bat egingo dute. Urtzi Iriondok zuzenduta, musikak, dantzak eta letrak ipuin bat kontatzeko bat gingo dute. «Dantzari batek bizitzan daukan garapena erakusten du ipuinak».
Bideoa, ikusgai
Bide beretik, aurreko urteetan egin lez, ikuskizuna «berezia eta berritzailea» izango dela esan dute musika bandako kideek.
Kontzertuaren promozioa egiteko, musikariek eta dantzariek bideoa egin dute eta ikusgai jarri dute; bideoa Hitzaren webgunean edota musika bandaren blogean dago ikusgai.
Horrekin guztiarekin, herritarri gaur, plazara gerturatu eta musikaz eta dantzaz gozatzeko gomendioa egin diote ikuskizuna antolatu dutenek.
Parte-hartzaileakZuzendaria. Urtzi Iriondo.
Dantzariak. Asier Uskola, Eneko Alcaraz eta Andoni Aresti Dantza Eskola.
Koreografoak. Andoni Aresti, Maria Martin, Edu Muruamendiaraz eta Eneko Alcaraz.
Hitzak. Miren Agur Meabe.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.