Uztailaren 22tik irailaren 13ra, hau da, uda denboraldian,
hondartzairaino jaitsiko da autobusa. Hondartzako geralekua gehituta, gainontzeko geralekuak orain arte modura mantenduko da. Dena dela, orain, tarte horretan,
birritan, igerileku pareraino joango da.
Hondartzaraino lehengo aldiz, Samikollako geltokia egin ondoren joango da. Horretaz gain,
ibilbidearen azken geltokia ere izango da. Horrela,
ibilbide berria honakoa izango da: Txanbolingo biribilgunea, portua, San Agustin kalea, Iriagirre, Goiko plaza, anbulategia, Samikolla, Hondartza, Gabilondoneko parea, Eladio aurreko aldea, anbulategia eta hondartza.
Hondartzako geltokira ez da orduro jaitsiko, ordea.
Egunean zortzi aldiz joango da hondartza pareraino. “Hondartzaraino jaitsiko den lehendabiziko autobusa, 10:00etan Txanbolindik ateratzen dena izango da. Hortik aurrera orduro osatuko du hondartzako geltokiraino doan ibilbidea”, esan du Politika Sozialeko buru Arrate Urangak.
Bestalde,
herriko jaietan, Malen jaietan,
ere herri barruko autobus zerbitzua egongo da.
Aldaketa txiki bat edukiko du, ordea:
Goiko plazara ez da sartuko, eta
han egin beharreko geltokia, Txanbolingo biribilgunean egingo du. “Hurrengoa anbulategi pareko geltokia da, eta hor, beti bezala, geldituko da”.
Asteburuetan eta jaiegunetan ez da zerbitzurik egongo (zapatua eta domeka).
- Udako ordutegia deskargatu