Munduko Kontseiluko Bikotekako zesta-punta txapelketa Gernika-Lumoko Jai Alai frontoira ailegatuko da astelehenean. Beaskoetxea gernikarrak eta Irastorza baionarrak ligaxkako bigarren bikote sailkatuaren aurka jokatuko dute.
Aurretik, baina, beste partidu bat egongo da jokoan. Ligaxkako azkana.
Hondarribiko Jostaldi frontoian bat egingo dute bihar, Oiharan eta Ibai Erkiaga lekeitiarrak eta Egiguren II eta Enbilek. Partidu horretako emaitzagaz, lehenego bikote finalistaren izena ezagutuko da.
Gogoratu behar da ligaxka hiru bikote ari direla jokatzen: Oiharan-Ibai Erkiaga,
Aritz Erkiaga (Ispaster)-Txasio eta Egiguren II -Enbil. Bikote irabazleak final handirako txartela eskuratuko du: Hondarribian jokatuko da uztailaren 26an. Bigarren sailkatuak, bestalde, Beaskoetxearen eta Irastorzaren aurka jokatuko du Jai Alain.

Argazkia: Jai Alive
Ezustekoa emotera
Gaurko pelota festa Aritz Erkiaga-Konpa eta Korta-Txasioren arteko partiduak zabalduko du. Horren ostean hasiko da Oiharan-Ibai Erkiagaren eta Egiguren II-Enbilen artekoa.
Partiduaren gainean iritzia eskatuta, Oiharanek esan du badakiela norgehiagokara faborito izan barik doazela. Halanda ere, Erkiagak eta biek daukaten guztia emongo dute ezustekoa gerta dadin». Egigurenek partidua oso gaitza izango dela dio: «oso indartsu»· ikusten ditu aurkariak.