
Ainara Plaza eta Olatz Martiartu
Salto hirukoitzean lortu du hirugarren postua.
Lorpen garrantzitsua da, kadete mailako atleta dela kontuan hartzen bada. Luzera jauzian, barriz, laugarren egin du Martiartuk. Beste alde batetik, Ainara Plazak bere marka pertsonala hobetu du 200 metro leunetan.
Denboraldi amaiera ona eginda, pozik daude Tximistakoak. Espainiako txapelketa jokatzea falta da orain: uztailaren azkan asteburuan izango da, Madrilen. Olatz Egigurenek sailkatzeko aukera dauka.