Hogei erakusmahai baino gehiago jarriko dituzte argitaletxeek euren produktuak erakusteko.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara egongo da azoka zabalik.
Asteburuan eta jai egunetan, ostera,
21:30ean zarratuko da azoka.
Iaz egin modura, aurten be, zenbait egunetan, autore batzuk euren lanak aurkeztuko dituzte azokan. Baina momentuz informazioa ez dute zabaldu.

2012ko Ondarroako Liburu eta Disko Azoka, Alamedan
Eskaintzari dagokionez,
euskerazko liburuen artean Kirmen Uribe, Bernardo Atxaga, Katixa Agirre, Jon Arretxe eta Karmele Jaioren azken liburuak egongo dira salgai, beste batzuen artean.
Astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara egongo da azoka zabalik. Asteburuan eta jai egunetan, ostera, 21:30ean zarratuko da azoka.
Gaztelaniazkoetan, Angeles Irisarri eta Toti Martinez de Lezearen Perlas para un collar eta Stieg Larssonen Millenium trilogia izango dira.
Diskoen artean, euskal talde eta musikarien lanak topatu ahal izango dira, euren artean Gu gira edo Mikel Laboaren lanak nabarmendu dituzte azokaren antolatzaileek. Horretaz gain, Gatibu, Ken Zazpi, Doctor Deseo edota Juan Carlos Irizarren Euskal Kantu Enblematikoak diskoa be azpimarratu dituzte antolatzaileek.
Ondarroako Historia Zaleak elkarteak erakusmahai propioa edukiko du azokan. Horretan, elkartearen urtekaria eta herriko egileen lanak egongo dira
Orain arte lez,
produktu guztiek % 10eko beherapena edukiko dute.
Herriko sortzaileen aurkezpenak
Eta iaz egin bezala, aurten be
Ondarroako Historia Zaleak elkarteak erakusmahai propioa edukiko du azokan. Horretan, elkartearen urtekaria eta herriko egileen lanak egongo dira. Made in Ondarru izenburupean, OHZk herriko ekoizpenak salgai jarriko dituzte.
Erakusmahaia jartzeaz gain, datorren astean, herriko egileek euren lanak aurkeztuko dituzte, Alamedan. Iaz egin modura, aurten be OHZ-k aurkezpen horiek noiz eta zein ordutan egingo diren jakitera emongo du datozen egunetan.