Txupineroak, Goizeko Izarra taldeko kideak (erreportajea)
Goizeko Izarra Antzerki taldeak 20 urte betetzen dituelako botako du txupinazoa; antzerki taldeko kideek sorpresaz hartu dute txupina botatzeko eskaeraItsaso zabala atzean dutela, Flyschgainen, kontu kontari aritzeko prest jarri dira Goizeko Izarra antzerki taldean urteetan lan egin duten lau mutrikuar: Nerea Illarramendi, Pakita Itxaso, Narcisa Urreisti eta Arantxa Odriozola. Lau izen badira ere, euren atzean beste ehunka biltzen dituztela argi utzi dute, hasiera-hasieratik.

Ezkerretik eskumara, Arantxa Odriozola, Nerea Illarramendi, Pakita Itxaso eta Narcisa Urreisti, Goizeko Izarra antzerki taldeko kideak.
Antzerki munduak Mutrikun nola lur hartu zuen galdetzean, 36ko gerra aurreko urteetara jo behar dela diote laurek, aho batez. «Mutriku beti izan da antzerkizalea. Eta gerra aurreko urteetan ere antzerkia egiten zen herrian».
36ko gerra aurretik, Mutrikun antzerkizaletasuna errotuta zegoen; 1.993an, Arantxa Ugarteren zuzendaritzapean, antzerki taldeak forma hartu zuen1.968. urtean, aldiz, Maritxu Andonegiren gidaritzapean, herritarrak antzezlan bat egiteko batu ziren. «Maritxu gerra aurretik ere antzerkiaren munduan ibilia zen, eta urte horretan, 68an, plazer bat izan zen bere gidaritzapean lan egitea», azaldu du Urreistik, emozionatuta. Bere aita ere tartean zela gogora ekarri du, baina asko eta asko aipatu gabe ez uzteko, Andonegi azpimarratzeko eskatu du, «antzerkigintzan gogotsu lan egin zuelako». 1.993tik 2013ra Ikastolen mugimenduan murgilduta, antzerkigintza berriro ere 1.993an azalera agertu zela gaineratu dute. «Urte horretatik aurrera, etenik ez du eduki antzerkiak Mutrikun». Eta zenbatzen zenbatzen, antzerki taldea gaur egunera heldu da, 20 urte betetzera. Umorez, gogoz eta, nola ez, ilusio handiz kontatzen dute antzerkiak euren bizitzetan zer suposatzen duen. «Herriko edozein jai egunetan zein antzerki taldearen ekimenetan, taldeak beti zer edo zer egiten du. Eta egiten jarraituko dugu». Denborarekin, taldeak antzerkia egiteko modua aldatu duela ere esan dute. «Lehen atrezzo dena zaintzen genuen. Dekoratuak xehetasun guztiekin eraikitzen genituen. Orain, aldiz, imaginazioari tarte gehiago lagatzen diogu». Taula gainean lan egiteaz gain, atzean ere gogor lan egiten dute laurek: Itxaso jostuna da, eta Arantxa estilista. Illarramendik eta Urreistik, aldiz, arroparekin laguntzen dute, karakterizazioan. Urte hauetan guztietan, balio handiko materiala bildu du. «Denetariko arropak ditugu, eta balio handiko materiala pilatu dugu». Artistak dira laurak, zentzu guztietan. Eta taula gainean duten energia berberarekin egiten dituzte atzeko lanak ere. «Egin behar dena egiten dugu, gustura».
Domekan, 22:45ean, Goizeko Izarra taldeko kideak udaletxeko balkoitik botako dute Malen jaiei hasiera emango dion txupinaHerritarrek ere esker ona adierazten dietela esan dute. «Horrek bete egiten gaitu». Hari beretik, herritarrengandik ere laguntza jasotzen dutela diote. «Baina mutil falta daukagu antzerki taldean», azpimarratu dute. Txupinerak, «sorpresaz» Txupina botatzeko gonbitea sorpresaz hartu zutela badiote ere, egitekoa «ilusioz» egingo dutela diote. «Nolabait esateko, beste ekimen bat gehiago izango da». Horrela, antzerki taldeak jaien hasiera girotuko du domekan. Eta herriak, egiteko hori Goizeko Izarrari utziz, egindako lana eskertuko die antzerki taldeko kideei. Antzerkigintzan lanean jarraitzeko konpromisoa erakutsita, irribarre bat marraztuz aurpegian eta beti bezain alai, gustura egiten duten zaletasun horri eusten jarraituko diotela esanez domekara arte agur esan dute lau mutrikuarrek.