Ondarrutarrak hiru hilabete daroaz ezkerreko besoko minagaz, eta Lyon Corbas kartzelako medikuaren arabera, eta beste aukera batzuk baztertu barik, posible da bihotzeko arazoren bat edukitzea. Gaitzaren nondik norakoa egiteko ekografia-kardiobaskular probak eginda ezagutuko litzateke.
Aranburuk behin baino gehiagotan egin dio espetxeko zuzendariari ospitalera bidaltzeko eskaera
Aranburuk behin baino gehiagotan egin dio espetxeko zuzendariari ospitalera bidaltzeko eskaera, baina ez diote jaramonik egiten. Jaso duen erantzun bakarra “bere eskolta prestatzea gaitza dela” izan da. Horren aurrean, : eskutitz bidalketa handi bat egin eta kartzelako zuzendariari bidaliko zaizkio.