Gaur goizean izendatu dute euskaltzain oso, Euskaltzaindiako batzar orokorrean.
Jose Luis Lizundia emeritu egitean, haren hutsunea beteko du Kaltzakortak.

Kaltzakortak, Euskaltzaindiaren Arautegiak eta Barne-erregelek agintzen duen
gehiengo osoa lortu du.
Ekainaren 28an, Euskaltzaindiak Gasteizen egin zuen osoko bilkuran, amaitu zen hutsunea betetzeko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagaia hiru euskaltzainek aurkeztu behar dute, gutxienez.
Bi hautagai aurkeztu zituzten euskaltzainek:
Itziar Laka (Pello Salaburu, Miren Azkarate, Patxi Goenaga eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatua) eta
Jabier Kaltzakorta ( Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia euskaltzainek aurkeztua).