Kiroldegiko zerbitzua ahalik eta osotuena izan dadin lanean ari da Mutrikuko Udala

“Gure esku dagoen guztia egingo dugu irailean kiroldegian aktibitateak egon daitezen”. Horixe jakin eragin dute Mutrikuko udaleko ordezkariek Zabiel etxean egindako herri agerraldian. Kirolberrigaz kontratua amaituta, langileen egoerari ahalik eta irtenbide onena ematen ahaleginduko direla azaldu dute, hartutako erabakiak egoera ekonomikoak behartuta hartu dituztela nabarmenduz. Kiroldegiko langileek zein bazkideek euren kezka agertu dute agerraldian, epe motzean zer gerta daitekeen oraindik ez dakitelako.
IMG_20130717_201308

Udaleko ordezkari politikoak eta kirol teknikaria, agerraldian