Ekintza ezberdinak izan direla esan du emakumeen topalekua. “Jende desberdina bertaratu da eta gai ezberdinei buruz berba egin, ikasi eta eztabaidatzeko aukera eduki dugu”. Sexu Askapenerako Nazioarteko Borroka Egunaren harira,
film proiekzioak eta eztabaidak egin zituztela gaineratu dute Etxelilako arduradunek. Orokorrean, ekimenen balorazio positiboa egin dut Etxelilak.

June Fernandez, ‘Pikara Magazine’ aldizkariaren zuzendaria
Palestinako emakumeekin elkartasun sareak eraikitze aldera, Etxelila proiektu baten be murgildu da.
Amaia Egaña herritarra
Unrwak antolatutako proiektuarekin bertara joan zen, eta bueltan bertan bizitakoari buruz solasaldia egin zuten Etxelilan.
Etxelilakoen esanetan, ekimenetan jende desberdinak parte hartu du eta gai ezberdinei buruz berba egin, ikasi eta eztabaidatu dute
June Fernandez ondarrutarrak be parte hartu du Etxelilako ekimenetan. Izan be, ondarrutarrak
PIKARA MAGAZINE on-line aldizkaria aurkeztu zuen: hausnarketa eta izaera kritikoa duen aldizkaria bezala aurkeztu zuen Fernandezek Pikara magazinea, ikuspegi feminista batetik eraikitako txokoa dela esan zuen. “Bertan hizkuntza ezberdinetan (euskara barne) eta gai ezberdinei buruzko artikulu, erreportai, kronika… interesgarriak aurkituko dituzue”. Horretaz gain,
Aliciaren txokoa izeneko orrialdean dagoen bideo sorta ikustea be gomendatu zuen Fernandezek. “Gozatu eta babestu Pikara!”.