Hegaluzea dastatzeko aukera egongo da zapatuan, Lekeition

Barikuan hasiko da XVII. Lekeitioko Hegaluzealdia, Lekeitioko San Pedro Arrantzaleen kofradiak eta Udalak antolatuta. Barikuan, Hegaluzea eta itsasoko kirol arrantza hitzaldiagaz hasiko da egitaraua martxan. Hegaluzealdiaren egunik handiena, ostera, zapatukoa izango da: Hegaluze Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek horretarako. Udalak adierazi duenez, zapatu goizean egingo den arrain salmentarako turismo bulegoan eman behar da izena. Gainera, egun guztian Aittitta Makurra txaranga eta Marabatu batukada ibiliko diraa kaleetan. Bestetik, asteburu osoan hegaluze pintxo eta platerak dastatzeko aukera egongo da Lekeitioko taberna eta jatetxeetan. Azkenik, abuztuaren 10ean V. Willows desafioa egongo da, hegaluze arrantza. Udalak adierazi duenez, arrantza «betidanik» izan da Lekeitioko ekonomiaren giltzarri. «Arrantza dugu, herriaren izate eta izaera definitzen duen lanbidea», diote. Hegaluzealdia arrantza inguruan mugitzen diren eragile eta elkarteekin antolatu du Udalak. Hegaluze eguna 20110730 085