Herriko sortzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte gaur, Alamedan

Ondarroako Historia Zaleek eta Ondarroako Udalak Agora ekimena antolatu dute aurten ere, Ondarroako kultura sortzaileen plaza. Domekan hasi zen eta zapatura arte iraungo du. Egun horietan, Ondarroako idazle, musikari, ikerlari edota bestelako sortzaileek euren beharrak herrian aurkezteko aukera edukiko dute, eta herritarrek, horiez gozatzekoa. MikelEtxaburu         Egitaraua: Gaur, 19:30ean, Alamedan: Gorka Aulestia (idazlea) Mikel Etxaburu (idazlea) Drongenerds (musika taldea) Bihar, 19:30ean, Alamedan: Ana Urkiza (idazlea) Julen Urkiza (idazlea) Francisco Javier Arrieta (ikerlaria) Josu Arrizabalaga (ikerlaria) Etzi, 19:30ean, Kofradia Zaharrean: Ikus-entzunezkoen aurkezpenak: Juan Bidegain Aiert Goenaga Ibai Muñiz Jon Zabala Uztailak 27, zapatua. 19:30ean, Alamedan: Herriko kultur-suspertzaileei omenaldia.