Umeen eguna: Goiko Plaza bete-beteta

Buruhandi eta erraldoien konpartsarekin hasi eta Gure Ametsa Dantza taldeko neska-mutilen emanaldiarekin jarraitu. Mutrikuko Umeen eguna ezinhobeto doa. Goiko Plaza ikuslez beterik dago. Minutu gutxi barru, pottokak eta zezen txikiak aterako dira bertara.
IMG_1227

Gure Ametsa dantza taldea, Goiko Plazan.

  13:30ean egingo da Herrira eguneko lehen ekimena: kalejira txistulariekin. Ondorengo minutuetan txotx-ak eta bertso bazkariak hartuko du txosna gunea. Arratsaldean, berriz, Pnatxika eta Txinparta pailazoen saioa ekarriko du Zabiel plazara, 16:30ean.   Jaien hasiera, txupina eta danborrada Argazki galeria [nggallery ID=71]