Simon Bolivarren jaioteguna ospatuko dute bihar, Ziortza-Bolibarren

Beste behin ere Simon Bolivar Museoak ospakizun xumeagaz ospatuko du Simon Bolivarren jaioteguna, bihar, uztailak 24. Ekimena 12:00etan hasiko da, museoan bertan. Bestak beste, Josune Ariztondo Kulturako Foru Diputatua bertaratuko da. Bide beretik, Simon Bolivar Museoak Ziortza-Bolibarko Amerikanuak lana aurkeztuko du. Horretaz gain, Koldo San Sebastian kazetariak eta diaspora gaietan adituak Ameriketan dago: Pastores en el Oeste hitzaldia eskainiko du.
SIMON_BOLIBARREN_URTEURREN

Iazko ekitaldiko argazkia