Txirrindulariz bete da Kareaga industrialdea

Bizkai osoko txirrindulariek parte hartu zuten domekan Markina-Xemeingo Eskolarteko Umeen Txirrindulari Lasterketan. Danera, 180 gazte batu ziren Kareaga industrialdean egin zen lasterketara. Bost mailatan banatu zituzten parte hartzaileak: hasiberriak, lehenengo urteko alebinak, bigarren urteko alebinak, lehen urteko txikiak eta bigarren urteko txikiak. Lasterketa Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldeak antolatzen du urtero. lasterketa