Etxebarritarrek txupina piztu dute, jaiei hasiera emonaz

Etxebarriko Gazte Asanbladak eduki du aurten txupinari su emoteko ohorea. Izan ere, aurten, gazte asanbladak 20 urte betetzen ditu. Udaleko kideek testigua eurei emon diete eta gazte asabladako kideek ez dute urte askoan lan egindakoak aipatu gabe laga nahi izan. “20 urte bete ditugu aurten, baina honaino ailegatzeko, hasiera beste batzuk emon zioten. Beraz, eurek egindako lana ere gogoan daukagu”. Behin irakurketa eginda eta herrian daudenak eta ez daudenak agurtuta, jaiei hasiera emoteko txupina pizteari ekin diote. Baina ez dute edonola egin. Harri-bolaraino giza katea eginez, txupina pizteko sua gazte asanbladako kide askoren eskuetatik pasatu da. Behin sua harri-bola gainean egon denean, txupina piztu dute. Eta txupinak eztanda egin orduko hasi dira aurtengo jaiak. Musikagaz girotuta, Txosna Gunean jai usaina zen nagusi. Bada, datozen egunetan Etxebarriak beti bezin gogotsu ospatuko ditu jaiak.
  • Jaietako egitaraua ikusi
Argazki galeria [nggallery ID=74]