Eusko Alkartasunak ekitaldi politikoa egingo du abuztuaren 2an, Lekeition

Pello Urizar Eako idazkari nagusiak, Joseba Gezuraga Bizkaiko Lurralde Batzordeko Lehendakariak eta Edriga Aranburu Lekeitioko Eusko Alkartasunako koordinatzaileak hartuko dute hitza ekitaldian. 19:30ean izango da, kultur etxean. Alderdikideen esanetan, «gaur egungo egoeraren erronkak» izango da hizketa gaia. Sarrera “librea” izango dela adierazi dute. “Herrietako afiliatu eta sinpatizanteez gain, interesatuta dagoen edonor gonbidatzen diogu”, gaineratu dute. pellourizar