Koadrila Eguna: koloretsua

Futbito txapelketak emozioa ekarri du, beste behin ere, zezen txikiak tarteko, Goiko Plazara. Iaz baino talde gutxiagok jokatu dute txapelketa, eta azkanean, Ein eta Txotx koadrila ailegatu dira finalera. Txotx erraz nagusitu da: 9-2 irabazi dio Ein-i. Irabazleek 100 euroko saria jaso dute, “Pozik agertu dira”, eta dirua gaur bertan gastatuko dutela aurreratu dute, “bazkaritan ziurrena”.  Musika bandako kideek alaitu dituzte partidu arteko minutuak, agertokian. IMG_1300 Ondorengo minutuetan, parrillada izango da aukeran Beheko Plazan, eta ostean, frontoian batuko dira herriko koadrila asko eta asko. 15:00etarako daukate hitzordua eginda kantxan. Jaien hasiera, txupina eta danborrada Argazki galeria [nggallery ID=71]