Elordik eta Gojenolak Loli Astoreka eta Zuhaitz Gurrutxagarekin batera egingo dute antzezlana.
Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, lau aktoreak Juan Carlos Rubioren antzezlana taularatuko dute abuztuaren 16an eta 18an,
Antzoki Zaharrean.
Sarrerak salgai daude, 25 eurotan.
Sinopsia:
Adela, Nekane eta Maitek ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, ikasketak amaitu zituztenetik, hain zuzen. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte.
Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete…
Amesturiko gizon-katxarroarekin egin dute topo eta galdera nagusia dator jarraian: “Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke…?”.