Berriatuko Satorzulo gaztetxeak urteurren jaia ospatuko du, etzi

Egun osoko jaiagaz, denetariko ekintzak eingo dira. Beste behin be Satorzulo gaztetxearen urteurrena jai giroan ospatuko dute herritarrek. Goizean Santa Kutzeko ostera egin ondoren, 12:00etatik aurrera ekimen bereziak egingo dira. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Bazkaria 14:30ean egingo da. Txartelak 10 eurotan daude salgai. Menua ondokoa izango da: marmitakoa, atuna, postrea eta kafea. Ondoren umore saioa egingo da, monologoagaz. Egitaraua: Etzi, uztailak 27
  • 09:00. Santa Kutzera irteera.
  • 12:00. Trapezioak eta hankapaloak.
  • 14:00. Txupinazoa.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 16:30. Monologoa.
  • Ondoren. Poteoa.
  • Iluntzean. Parrillada.
  • 22:30. Kontzertuak:  Hilotz, Katekesise eta Ezten.