Galarrenako pala txapelketako finala zapatuan jokatuko da Lekeition

Hile eta erdi inguruko txapelketaren ostean, zapatuan jokatuko da Galarrena pala txapelketako finala. 11:30ean hasiko da, Santi Brouard kiroldegian. Aurtengoan 54 bikotek parte hartu dute txapelketan. Antolatzaileen esanetan «oso giro ona» egon da partiduetan. Txapelketari «behar den moduko» amaiera emoteko, iluntzean jai giroan ibiliko dira. 19:00etan, kontzertu berezia eta sari banaketa ekitaldia egingo da Galarrenan. Ostean, poteoa egingo dute, eta azkenik, parte hartzaile guztien afaria. galarrena