Iker Mugarra zeberiotarrak irabazi du Mutrikuko 33. Margo Sariketa

IMG_20130725_182206

Antxon Urreisti mutrikuarrak jaso du hirugarren saria.

Zabielen egin berri da sari banaketa. Irabazleak 700 euro irabazi ditu. Ez da irabazten duen lehen aldia, orain dela hiru urte ere sari nagusia eskuratu zuen. Orduan bezala, gaur ere, ezustean jaso du saria. Bigarren sariko 400 euroak Logroñoko Jose Ignacio Amelibiak irabazi ditu, eta Accesitaren 60 euroak Antxon Urreisti mutrikuarrak. Haurrek ere hartu zuten parte sariketan: Nerea Fernandezek irabazi ditu margolan materiala erosteko 60 euroak.  
IMG_20130725_182119

Nerea Fernandez irabazlea, Jon Naberanekin.

Erakusketa, 31ra arte Zabiel etxean ikusi ahalko dira lanak uztailaren 31ra arte, aste barruan 18:30etik 20:30era eta zapatu-domekan 12:30etik 14:30era. Bestalde, Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak zozketa bat ipini du martxan. Trekuren eta Angel Ugalderen koadro bana jasoko du zenbaki irabazleak kalbaixotan.  
IMG-20130725-WA0003

Inguruko baserritarrek prestatu dute okela gisatua gaur

  Eguerdian, okela dastaketa 13:00etan puntuan hasi dira Goiko Plazan inguruko baserritarrek egindako okela gisatua banatzen. 100 kilo prestatua dituzte, eta 13:45 orduko 70 kilo janda zeuden. “Pozik” zeuden sukaldariak herritarren erantzunagaz, eta “pozik” herritarrak jaki goxoa dastatzen.   Jaien hasiera, txupina eta danborrada Argazki galeria [nggallery ID=71]