Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Amoroton, gidabaimen barik eta edanda gidatzearren
Gaur, abuztuak 30, goizaldean, Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Amoroton. Ertzaintzak dokumentazio kontrola egiten zeudela azaldu du. Renault Megane markako ibilgailu bat geldiarazi eta gidariari gidabaimena eskatu ostean, ertzainak gidabaimenak punturik ez zuela konturatu dira. Gidaria atxilotu eta Ertzain-etxera eroan dute. Bertan alkoholemia proba egin diote, bi aldiz. eta 0,56 eman duela esan dute ertzainek.