Uztaila bukaeran Mutrikuko Mijoa errekan hainbat arrain hilda agertu eta egun gutxira, koipe bolak hasi ziren agertzen Mutrikuko eta Ondarroako hondartzetan. Koipe bola horiek abuztuan ere
hondartzetako hainbat txokotan agertu dira eta bateko eta besteko herritarrek kexak mahairatu dituzte.

Informazio iturrein arabera,
fabriketako isurketak ziren koipe bolak agertzearen arrazoia. «Kiratsa handia zen eta egun batzuetan hondartzan oinez ere ezin izan da ibili, dena hanka azpian edota bainujantzian itsatsita geratzen zelako», esan zuten auzotarrek eta hondartzetako erabiltzaileek.