Abuztuaren 4an zabaldu zuen herritar taldeak komentu zaharreko ateak.
Gaztetxe modura aurkeztu badute ere,
gazte ez direnek ere euren lekua edukiko dutela esan dute herritarrek. «Ez da gazteontzako mugatutako gune bat izango. Izan ere, gure asmoa, herritar guztiek parte hartzeko aukera edukiko duten leku bat bermatzea izan da».
Komentua udalaren esku dago eta 2004. urtetik erabilerarik ez duela eduki esan dute herritarrek. «Eraikina herriaren beharrizana asetzeko aproposa dela erakutsi nahi dugu.

Eta herri osoaren proiektua izanda, hasieratik argi utzi nahi dugu auzokideekin elkarbizitzarako arau batzuk zehazteko prestutasun osoa daukagula», esan dute herritarrek. Eraikina herriko kultur ondarearen zerrendan dago sartuta eta horren harira, ondare historikoa bermatzea helburu duen
Atabaka elkarteak Abaroa jauregiaren okupazioa gaitzetsi du. «Eraikina euskal arkitektura garaikidearen harribitxitzat hartzen da. Gazte taldearen eskuetan, jauregiak eta bere XIX. mende amaierako jatorrizko ondasun higigarriek, ez dute behar duten babesaren inongo bermerik», adierazi dute Atabaka elkarteko ordezkariek. Bide beretik, elkarteak eskaera zehatza egin du: «jauregia berehala ondare kultural katalogatzeko eta bide horretatik, babes neurrien preminazko aplikazioa ezartzeko».