Aurrera doa San Antolin eguna –Alkandora Zuri eguna, Txikigunean Euskal Herria eguna eta txosnetan Amnistia Eguna–. Aittita Txikik antolatuta,
XIV. Tiragoma txapelketak hartu du Eskolapea goizetik eguerdira bitartean. Maila ona erakutsi dute parte hartzaileek, batez ere Mundukoak deitutako mailakoek.

Asko eta asko federatuak izan dira, eta euretako bik eskuratu dituzte lehen bi sariak maila nagusian: Enkarterrietako Jesus Ineregik eta Mertxe Diezek. Lea-Artibai mailakoen sariketan ondarrutar batek irabazi du: Tomas Serranok –Mundukoen mailan hirugarrena izan da bera–. Javier Bilbao eta Roberto Arantxeta izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak. Umeei dagokienez, Xabier Aizpuruk irabazi du finala. Joseba Arrasate eta Unai Odriozola izan dira zilarra eta brontzea.
Lekitto musika bandaren doinuekin amaitu dira goiz parteko ekimenak. Plaza jendez eta txaloz bete da, saio ederrean.
Argazki galeria [nggallery ID=76]