51 urteko R.A.F. arrantzale ondarrutarra Bizkaiko Golkoan zegoen arrantzuan,
Landetatik gertu (Frantzia). Arrantzalea Bisadoako ospitalera eroan zuten eta egunean bertan jaso zuen alta.
Marrazoak metro eta erdi inguru neurtzen zituela esan zuten Itsas Salbamenduko arduradunek. Horien esanetan, arrantzalea arrantza tresnak jasotzen zebilen, beste arrantzaleekin batera, eta marrazo ertaina tartean hartu zutela konturatu ziren.

Marrazoak arrantzaleari besoan egin zion eraso eta ondorioz arrantzaleak odol asko galdu zuen.
Zauria ez zela «oso larria» esan zuten Itsas Salbamenduko arduradunek, baina
odol isuria zela eta, zauritua helikopteroan ospitalera eroatea erabaki zuten. Arrantzalea ondo dago orain.