
Maria Luisa Uriarte eta Juan Mari Burgaña “Biribil”
Abuztuaren 15ean, aurreko urteetan egin modura, Ziñua elkarteak herriko adinekoen omenez jaialdia egin zuen. Ekimena 70 urtetik gorako herritarrei zuzenduta egon zen. Aurten,
Ziñua elkarteak Maria Luisa Uriarte eta Juan Mari Burgaña Biribil mutrikuarrak omendu ditu. Horretaz gain, Manuel Artetxe bazkide fundatzailea gogoan hartu dute Mutrikuko Goiko plazan egindako ekimenean.