Ondarroako Andra Mari jaietan,
abuztuaren 14an,
Amnisita Egunerako prestatuta zituzten ekitaldiak debekatu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Ruzek. Besteak beste, presoen aldeko brindisa, bazkaria eta manifestazioa antolatu zituzten jaietako egun horretarako (abuztuak 14). Ruiz epailearen esanetan,
«ekimenek terrorismoa goraipatzen zuten».

Ertzaintzaren furgoiak, Arrantzale Egunean, Itsasaurren.
Guardia Zibilek Auzitegi Nazionalera helarazitako txostenean oinarrituta eman zuen epaileak ekimenak bertan behera lagatzeko agindua. Amnistia Eguneko
ekimenak bertan behera geratzeaz gain, Arrantzale Egunean presoen alde egin beharreko manifestazioa ere bertan behera geratu zen. Izan ere, Ertzaintzaren hainbat furgonetan Itsasaurre plazan eta Alameda inguruan ipini ziren, jaietako azken eguneko manifestazioa ekiditzeko. Azkenean ere, manifestazioa bertan behera geratu zen. Argia Ituarte Ondarroako alkateak ondokoa adierazi zuen jaien lehenengo egunean: «Kanpotik etorri dira, jaia oztopatzera, baina ez da horrelakorik gertatuko. Jaia egin egingo da».