Bihar da Dantzarteren dantza ikastaroan izena emoteko azkan eguna, Ondarroako kiroldegian

4 urtetik aurrerakoentzat izango dira saioak, eta 16:00etatik 18:30era emon behar da izena, kiroldegiko batzar gelan. Bestetik, Kaia 1 eskolan ere hasita daude eskolak emoten: Sabel dantza, Pilates eta balleta irailean hasi dira martxan; Capoeira eta Funkya, urrian hasiko dira. DANTZARTE_DANTZA_TALDEAREN copia Kaia 1 dantza eskola ikastaroak -Funky. Nagusiak (13 urtetik aurrera): barikuetan, 21:15etik 22:45era. Gazteak: zapatuetan 09:15etik 10:45era. -Capoeira. Zapatuetan, 11:30etik 13:30era. -Pilates. Astelehena-eguaztena, 18:30-19:30; martitzena-eguena, 15:00-16:15; eguaztena- barikua: 09:30-10:30 eta 10:30-11:30. -Dantza klasikoa. Astelehena-eguaztena-barikua: 19:45-21:15 (erdi maila); martitzena-eguena: 17:00-18:30 (hasiera maila); martitzena-eguena: 18:30-20:00 (erdi maila). -Sabel dantza. Barikuak: 18:30-19:30.