Irujok eta Barriolak nagusitasunez irabazi dute Lekeitioko San Antolin sariketa

22-9. Horixe izan da gaurko final handiaren azken emaitza. Bikote nafarrak bere jokorik onena egin du, eta Urrutikoetxeak eta Beroizek ezer gutxi egin ahal izan dute, ahaleginak ahalegin. Beste behin ere, punta-puntako sariketa ikusi ahal izan dute egunotan Lekeitioko frontoira joan diren zaleek. irujo3