Lekeitioko
antzar jokoak zeresan eman zuen atzo.
Parte hartzaileak antzarren kalitatea ez zela ona esan zuten eta euren haserrea erakutsi zuten. “Antzar eskazak izan dira eta ezin izan dugu erakustaldi duinik eskaini”. Bateko eta besteko kexak tarteko, azkenean
Iker Erkiaga Bereziartuak,
Titiriparipe potineko harrapatzaileak
irabazi zuen jokoa,
bi altxadagaz eta buruagaz. Erkiagak 300 euro irabazi zituen.
Altxada gehien buru barik Tataripez potineko Ibon Martinek egin zituen. 3 altxada egin zituen. Manganiku potinak ere emaitza bera lortu zuen, baina Tataripezek denbora hobea egin zuen. Martinek 300 euro irabazi zituen.
Dotoretasunari dagokionez,
T-Kento potinak irabazi zuen. Azken horiek, Antzarrak plastikoskuak eta lokutoria? leloa eroan zuten. 150 euroko sariagaz, ekimeneko potin dotoreena bezala izendatu zituzten antolatzaileek.
Orokorrean,
antzar jokoak iraun zituen hiru orduetan, 30 jasoera egin ziren, guztira. 12 potin pasatu barik geratu ziren eta 33 antzar erabili ziren. Altxada gehien egin zituen antzarrak 6 altxada egin zituen.
2004. urtean 32 altxadagaz errekorra egin zen; azken bi urteetan, ostera, gehiengoz hiru altxada egin dituzte parte hartzaileek.
Goizean antzar jokoko pisaketak eta zozketa egin dituzte Independentzia plazako kioskoan.
Aurten
86 parte hartzaile egongo dira,
inoizkorik gehien. Horietatik,
68 lekeitiarrak dira,
2 mankomunitatekoak eta
16 kanpotarrak. Gainera,
12 emakumek parte hartuko dute antzarretan.
Urtero moduan, goizean goizetik jendea kalera atera da. Aurten, mahoizko arropen artean laranja kolorea ere nabarmendu da: herri harresia irudikatzen duen kolorea, epaiketa politikoen kontrakoa.