Ondarroako Aurrera, Debako Amaikak Bat eta Berriatuko gonbidatu ditu Mutriku FTk txapelketetara. Hiruko sariketa bi egongo dira jokoan. Futbol festa 11:00etan hasiko da berdegunean. Miguel Angel Basurko gogoan, zelaian izango dira Ondarroako Aurrera, Berriatuko FT eta Burumendi. Arratsaldean Juan Jose Egia Rubio memoriala jokatuko da. Ondarroako Aurreraren eta Debako Amaikak Baten artekoa izango da lehen norgehiagoka, 16:30ean. Ostean, Mutriku FTk galtzailearekin jokatuko du bigarren partidua, eta eta irabazlearen aurka azkena.