Punta-puntako kirolariak hartuko ditu bihar, 22:00etan hasita, San Antolinetako luzera jauziko txapeketak. Aurtengoa ekitaldia berezia izango da, XX. urteurrena ospatzeko
. Ez galtzekoa izango da hitzordua, duda barik. Kirol ikuskizuna apartekoa izango da: jauziak argi eta musikagaz batera gozatzeko aukera egongo da.
Espainiako estatuan punta-puntan dauden jauzilaririk onenek hartuko dute parte: aitagarria da Ruth Beitiaren etorrera. Munduko txapelketan brontzezko domina lortu du, eta «nahiz eta beste kompromiso asko eduki, ez du gaurko ikuskizunean parte hartzeko aukera galdu nahi», txapelketaren antolatzaileek jakitera emon dutenez. 2.02ko marka pertsonala dauka Beitiak, eta 2013an 1.97ko jauzia egin du. Mutiletan, Simon Siverio Espainiako txapelduna bertan egongo da: 2.25 da bere markarik onena, eta aurten 2.20 jauzi egin du.

Ez dira horiek izango kirolari esanguratsu bakarrak: Javier Bermejo, Raquel Alvarez, Edorta Aranburuzabala eta Maria Priscila Schlegel ere berton egongo dira. Tximistako ordezkaririk ere ez da falta izango: Olatz Egiguren eta Paul Lauzirika.
Gaur gaueko ekitaldian aurreko hemeretzi ekitaldietako irabazleei omenalditxo bat egingo diete. «Poz- pozik daude danak berriro Lekeitiora etortzeagaz», adierazi dute Tximistakoek. Besteak beste, Marta Mendia, Lysvanys Perez, Javi Villalobos eta Alex Sotok egingo dute bat pistaren inguruan.