Antonio de Hoyos hil da, 40 urtez Ondarroan medikua izan zena
Don Antonio bezala ezagutua, De Hoyos atzo (irailak 5) hil zen, Valladoliden (Espainia). De Hoyos gazte ailegatu zen Ondarroara eta 40 urtez egon zen bertan, mediku bezala. Herritarren esanetan, Don Antonio medikua izateaz gain, psikologoa ere bazen. 1998. urtean erretiratu zen eta ordura arte, belaunaldi asko eta asko pasatu dira mediku ospetsuaren eskuetatik.
Kontsultak Ondarroan pasatzeaz gain, Berriatuan ere egon zen. Herritarrek, osasun alorreko kontsultak egiteaz gain, bestelako kontsultak ere egiten zizkioten.