Juanito Balentziaga, erdian, lagunekin
“Nortasun handia behar da herri txikietan etiketak gainditzeko”. Horixe irakur daiteke 1999. urtean
Bolo-Bolo herri aldizkariak Juanito Balentziagari (Ondarroa, 1931) egindako elkarrizketan. Eta horrelakoa izan da Balentziaga bizitza osoan, nortasun handikoa.
Eta herrikoia. Berak eta bere lagunek asmatu zuten azkan urteetan Andramari jaietako ikur bihurtu den jaieguna: Arrantzale Eguna. 1957. urtea zen. Herriko jaiek arrantzaleekin lotutako zer edo zer behar zuten, eta garai hartan Aurrera Kirol Alkarteko lehendakaria zen Balentziaga. Udalera jo eta diru laguntza baten truke (12.640 pezeta) lehenengo Arrantzale Eguna antolatu zuten. Lagunen laguna, zera zioen: “Ni ezagutzen nauzuen modura, neuk be zeuek danok ezagutzen zaituztet, ez ahaztu”. Gaixotasun batek eroan du Balentziaga. Baina gaitzak gaitz, azkan momentura arte ez du irribarrerik galdu. Umoretsu bizi da, eta horrelaxe joan ere egin da.
Hileta elizkizuna gaur izango da, 19:00etan, Ondarroako Andra Mari eliza nagusian.
Balentziaga, goian, ezkerretik bosgarren, 1954ko Andra Mari egunean, lagunekin