Aintzinako jolasetan oinarritutako umeentzako tailerra, mastapuntakoa eta dantza ikuskizuna izan dira umeen egunean nagusi. Atzokoa (Antzar Eguna) ahaztu barik,
Lekeitio blai-blai esnatu da gaur.
Kale garbitzaileak jo eta ke lan egin dute eta ondorioz kale bazterrak garbi zeuden gaur goizean. Atzo bildutako jendetzak, bada, ez du umeen eguna oztopatu.
Herriko
txikienek Independentzia plazan jolasak eta bestelako margoketak egiten zituzten bitartean, beste batzuk
mastapuntan lehiatu dira. Orokorrean,
parte hartzea urteroko moduko izan da.