
Debako Amaikak Bat
Futbol festari egin zioten lekua zapatuan, Mutrikuko San Miguel zelaian. Zaleek ez zuten hutsik egin, eta talde parte hartzaileek denboraldiaurrean daukaten maila erakutsi zuten berdegunean. 24. Rubio memoriala Debara joan zen.
2-0ko markagailuarekin irabazi zioten Ondarroako Aurrerari. Mutriku eta Aurreraren arteko partidua golik gabeko berdinketarekin amaitu zen, Mutriku eta Amaikak Baten artekoa bezala.

Aurrerako gazteak
IV. Migel Angel Basurko gazte mailako memoriala ondarrutarrek eskuratu dute.
Aurrerak 3-0 irabazi zion Berriatukori, eta 1-3 Burumendiri.