Currumbao Ecuadorreko taldeak puntako emanaldiak eskaini ditu, Lekeition eta Ondarroan
Leketion barikuan eskain zuen emanaldia, txosnetan. Ondarroan, ostera, Ecuadorreko taldeak zapatuan eskaini zuen emanaldia, Musika plazan. Batean eta bestean, jendetza batu zen. Taldea emanaldiek eduki duten erantzunagaz “gustura” geratu da. Ondarroan, emanaldia hasi aurretik, euria hasi zuen. Baina eguraldiari aurre egin eta instrumentuei eta agertokiari buelta emon eta taldeak beste aldera eskain zuen emanaldi, atzeko aldera begira. Herritarrek gustura dantza egin zuten.