
Lekeitioko Independentzia plaza, jendez beteta, jaien azken egunean (irailak 8)
Ohiturei jarraituz,
Koitxaduagaz amaitu ziren atzo gauean Lekeitioko San Antolin jaiak. Atzean geratu dira hainbat anekdota, hainbat bizipen eta aurten, zoritxarrez, ezbeharren bat ere.
Denaren gainetik, herritarrek jaiak “ondo” pasatu dituztela esan dute eta biharamunak utzitako buruko mina albo batera lagata, datorren urtean askoz hobeto pasatzeko esperantzagaz agurtu dituzte lekeitiarrek jaiak.