
Silverio eta Beitia, garaipenagaz pozik
Faboritoek eskuratu dute urrezko domina sanantolinetako XX. Luzera Jauziko Txapelketan. Emakumeetan garaipena errazagoa izan da gizonezkoetan baino. Ruth Beitia Munduko Txapeketako brontzeak ez du aurkaririk eduki. 1,80ko altuera gainditu zuen –2,00 metrokoa da bere markarik onena–. Gizonezkoetan, bestalde, Simon Silverio Espainiako txapeldunak 2,00 metroak gainditzea nahikoa izan zuen garaipena lortzeko. Edozelan be, Javier Bermejok eta Pedro Zamoranok altuera bera gainditu zuten. Emoziorik ez zen falta izan.
Tximistako ordezkariek lan txukuna egin zuten: Olatz Egiguren seigarren sailkatua izan zen, 1,55 metroko jauziagaz; gizonezkoetan, bederatzigarren geratu zen Paul Lauzirika, 1,65ekoagaz.