Autobusa antolatu dute Ondarroatik ‘Herritarron epaia’ ekimenerako

15:30ean aterako da autobusa. Izena emateko, Anaitara edo Kulixkara jo behar da. Herritarron Epaia 197/2006 doktrinaren kontra sortu den ekimena da. Herrira mugimenduak bultzatu du, doktrina eteteko eskatuz. Orain arte, herriz herri ibili da ekimena, eta zapatuan Iruñeako Anaitasunan edukiko du azken hitzordua, 18:00etan. 197/2006 doktrinaren epaia laster jakin eragingo dute, eta ekimen honegaz, «bizi arteko zigorrak eteteko» eskatzea da helburua. Herritarron_Epaia