Garaian elkarteak Angel Gonzalez Katarain ordiziarrak zuzendutako
Belascoain dokumentalaren emanaldia antolatu du
barikurako,
20:00etan, Uhagonen.
Dokumentalean Habanako Belascoain kalean zegoen Jai Alai frontoiaren eta horren inguruan mugitzen zen giroaren berri kontatzen da.
Dokumentala
Siete calles de La Habana proiektuaren barruan egin den lehenengoa da. Proiektuaren asmoa, Habanan euskal izenak dituzten kaleen inguruan dokumentalak egitea da. Zazpi kale aztertuko dituzte, zazpi dokumentaletan.